Mailak

Ikastaroak sei mailatan banatuta daude, eta mailak hiru zatitan antolatuta daude, hizkuntz gaitasunaren arabera: oinarrizkoa (A1-A2), ertaina (B1-B2) eta aurreratua (C1-C2).

Oinarrizkoa

Ikaskuntza fase honen helburu nagusia da ikasleak italieraren ikaskuntzari ekin diezaiola. Gainera, italiarren bizitza pribatuko zenbait kultur ezaugarri aztertuko dira, ikaslearentzat interesgarriak direnak eta italiarren ohiturak eta gizarte-portaera ulertzen lagunduko diotenak.

A1: Ikasleak eguneroko esaerak eta oinarrizko esaldiak ulertzen eta erabiltzen ditu, premia zehatz batzuk asetzeko. Bere burua eta beste pertsona batzuk aurkezten badaki. Gai da gauza pertsonalei buruzko galderak egiteko eta erantzuteko (adibidez, non bizi den, ezagutzen dituen pertsonak eta dauzkan gauzak). Modu sinplean jarduten du, baldin eta solaskideak astiro eta argi hitz egiten badio eta laguntzeko prest badago.

A2: Ikasleak hurbileko eta garrantzizko gauzei buruzko ohiko esaldiak eta esaerak ulertzen ditu (adibidez, oinarrizko informazio pertsonalak eta familiarrak, erosketak egitea, tokiko geografia, lana). Jarduera sinpleetan eta errutinazkoetan komunikatu ahal da, gai ezagun eta arruntei buruzko informazio-truke sinplea eskatzen dutenak. Bere ikasketez eta bere lanaz, bere familiaz eta bere giroaz modu erraz batean hitz egiten badaki. Bere premiak azaltzen badaki.

Ertaina

Ikaskuntzaren fase honetan, aurreko mailetako edukiak sendotzen dira eta hizkuntzaren gramatika, lexikoa eta egitura sakonago ikasten dira. Ikasleak italiar kulturaren ezaugarriak hobeto ezagutuko ditu, zailtasun ertaineko zenbait eremutara zabalduz.

B1: Ikasleak eskolaren, aisialdiaren eta abarren inguruko gai ezagunen funtsezko puntuak ulertzen ditu. Italiara bidaiatuz gero sor daitezkeen egoeretan moldatu egingo litzateke. Gai ezagunen inguruko edo interes pertsonaleko testu erraz bat sortzeko gai da. Bere esperientziak eta gertakariak, ametsak, itxaropenak eta nahiak azaltzen badaki, eta bere iritziak eta bere etorkizunerako planak adierazteko gai da.

B2: Ikasleak argudio zehatz eta abstraktuei buruzko testu konplexuen ideia nagusiak ulertzen ditu, bere espezializazio arloko eztabaida teknikoak barne. Erraz eta espontaneoki komunikatzeko kapaz da. Horren ondorioz, italiarrekin ondo komunikatzeko gai da, solaskideari ahalegin berezirik eskatu gabe. Testu argi eta xehea idazten daki, hainbat gairi buruz, eta argudio baten inguruko iritzia azaltzen daki, aukera bakoitzaren abantailak eta desabantailak azalduz.

Aurreratua

Ikaskuntzaren fase aurreratuan aurreko mailetako edukiak sendotzen dira, eta zailtasun handiko eduki berriak sartzen dira. Ikasleak eguneroko, familiako, laneko eta, C2 mailan, sektore tekniko jakin bateko egoeretan moldatzeko gaitasuna izango du.

C1: Ikasleak testu luze eta konplexu asko ulertzen ditu, eta testuen barruko esanahia ulertzen du. Erraz eta naturaltasunez hitz egiten du. Hizkuntza modu malguan eta eraginkorrean erabiltzen du gizarte, lanbide eta ikasketa helburuekin. Testu argiak, ondo eraikiak eta xeheak idazten ditu, gai konplexuei buruz. Testuaren egituraren, loturen eta kohesio-elementuen kontrol segurua erakusten du.

C2: Ikasleak irakurtzen eta entzuten duen ia dena erraz ulertzen du. Ahozko nahiz idatzizko iturrietatik datozen informazioak laburbiltzen daki, argudioak aurkezpen koherente batean berrantolatuz. Espontaneoki espresatzen badaki, oso modu arin eta zehatzean. Egoera konplexuetan esanahiaren ñabardurarik txikienak ere bereizten ditu.