Ziurtagiria

PLIDA ziurtagiria (Dante Alighieri Italiar Hizkuntzaren Proiektua) Società Dante Alighieri elkarteak ematen duen diploma ofiziala da, Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioarekin egindako hitzarmenari esker eta Erromako “La Sapienza” Unibertsitatearen laguntza zientifikoarekin. Italiako Laneko eta Gizarte Politiketako Ministerioak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak PLIDA ontzat ematen dute atzerriko ikasleak italiar unibertsitatean matrikulatu ahal izateko.

PLIDA ziurtagiriak italiarra atzerritar hizkuntza gisa jakitea ziurtatzen du, sei mailako eskala baten arabera. Eskala hori Europako Kontseiluak ezarri zuen Hizkuntzentzako Erreferentziazko Esparru Komunean:

Italiera: Oinarrizko erabiltzailea

PLIDA A1 = A1 EEMB (sarrera)
PLIDA A2 = A2 EEMB (plataforma)  

Italiera: Erabiltzaile independentea

PLIDA B1 = B1 EEMB (ataria)
PLIDA B2 = B2 EEMB (aurreratua)

Italiera: Erabiltzaile trebea

PLIDA C1 = C1 EEMB (erabilera operatibo eraginkorra)
PLIDA C2 = C2 EEMB (maisua)

Ziurtagiri berezia

PLIDA Junior 13 eta 18 urte arteko gazteentzat da eta PLIDA arruntaren egitura eta balio berberak dauzka, baina probak sortzeko gazteen esperientziatik hurbil dauden testuinguruak erabili dira (eskola, kirola, aisialdia, etab). PLIDA Juniorraren mailak A1etik B2ra doaz, eta esparruaren lehenengo bost mailei dagozkie. Azken mailak (C1 eta C2) eremu profesionalean trebatzeko dira. Horregatik, ezin dira PLIDA Juniorrean lortutako mailak ebaluatu, komunikazio-testuinguruak mugatuagoak direlako juniorrean.