Società Dante Alighieri

Zer da?

Società Dante Alighieri elkarteak italiar hizkuntza eta kultura Italian eta munduan zabaltzen ditu. Egoitza nagusia Erroman dauka, Palazzo Firenze jauregian, eta Italiako eta atzerriko batzordeentzat erreferentzia bat da. Egoitza nagusiko burua Bruno Bottai enbaxadorea da. Dante elkarteak 500 batzorde baino gehiago dauzka, eta haien laguntza iraunkor eta eskuzabala jasotzen du. Batzorde horietatik 400 atzerrian ari dira lanean.

Atzerriko batzorde horien bidez, gainera, “Dante Alighieri” elkarteak eskolak, liburutegiak, kultur guneak, eta italiar hizkuntza eta kultura irakasteko eskolak sortzen eta laguntzen ditu; liburuak eta argitalpenak zabaltzen ditu; hitzaldiak, kultur txangoak, arte eta musika adierazpenak sustatzen ditu; eta sariak eta bekak ematen ditu. “Dante”k Italian dauzkan batzordeen bidez, Italiako kultura handitzeko eta zabaltzeko jardueretan parte hartzen du, eta Italiako hizkuntzaren, kulturaren, sormenaren eta lanaren garrantzia erakusten duten ospakizunak bultzatzen ditu.

1993. urteaz geroztik, Società Dante Alighieri elkarteak kalitatezko italiera ziurtatzeko lan egiten du. Horretarako, PLIDA ziurtagiria erabiltzen du (Dante Alighieri Italiar Hizkuntzaren Proiektua). Ziurtagiri horrek frogatzen du pertsona batek italiera atzerritar hizkuntza gisa ondo dakiela. Horretarako sei mailako eskala bat dago, eta bakoitza hizkuntzaren ikaskuntza prozesuko mailetako bakoitzari dagokio. Maila horiek Europako Kontseiluak ezarritako berberak dira.

120 urtez, finean, “Dante Alighieri” elkarteak milaka pertsonari italiera irakatsi die. Jende askok ikasi nahi du italiera, “herritar berriak” integratzeko gaitasuna ematen duelako, lanerako espektatibak eskaintzen dituelako, atzerrian bizi diren italiarrekin harremana izaten laguntzen duelako, eta Italiak betidanik munduari eskaini dizkion musikaltasunari eta harmoniari esker hizkuntza liluragarria delako. Eta horren arrazoia, zalantzarik gabe, Dante da, italiar hizkuntzaren benetako aita. Gaur egun, zenbait mende igaro ondoren, nazioarteko literaturan Italia hoberen ordezkatzen duen italiar idazlea.